Ba niri, justu "alferrikakoa mozte" hori asko gustatu zait. Igual telebistara eta komunikazio estilo berrienekin hezitakooi (gazteoi) atseginagoa egiten zaigu horrela.
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Porrumentzio(r)en liburuak
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Porrumentzio (e)k María Luisa Rodríguez Tapia(r)en Carmageddon (Autocalipsis) irakurri nahi du

Carmageddon (Autocalipsis), María Luisa Rodríguez Tapia, Daniel Knowles
El automóvil fue uno de los inventos más milagrosos del siglo XX. Prometía libertad, estilo y utilidad. Pero a veces, …
Porrumentzio Dabid erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Porrumentzio (e)k Mikel Pagadi(r)en Bisita liburuaren kritika egin du
2020ko hamarkadako "euskal" gizartearen isla ederra
5 izar
Asko gustatu zait liburua. Erraz irakurtzen da, ondo dago idatzita, hizkera aberats eta irisgarriz, istorioa entretenigarria eta ondo eramana da, eta umorea ttak dago sartuta. Guztiz gomendagarria, lan ederra da.
Umorearekin batera, kritika sozial nabaria dago eta 2020ko hamarkadako joera mediatikoen isla ona, dena parodia erabilita.
Alde txar bat du euskaldun batzuentzat: hegozentrista da. EAEko (eta Espainiako) kulturan eta lurraldean oinarritzen da, eta ez baduzu hori ezagutzen agian arrotza egingo zaizu.
Porrumentzio (e)k Mikel Pagadi egilearen Bisita irakurtzen amaitu du

Bisita, Mikel Pagadi
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, …
Porrumentzio erabiltzailea Mikel Pagadi(r)en Bisita irakurtzen hasi da

Bisita, Mikel Pagadi
Plater hegalari bat iritsi da Lur planetara, estralurtarrak etorri dira gugana, baina ez dute lur hartu ez Dakotan ez Minessotan, …
Porrumentzio (e)k Roxanne Dunbar-Ortiz(r)en An Indigenous Peoples' History of the United States (ReVisioning American History) irakurri nahi du

An Indigenous Peoples' History of the United States (ReVisioning American History), Roxanne Dunbar-Ortiz
Today in the United States, there are more than five hundred federally recognized Indigenous nations comprising nearly three million people, …
Porrumentzio mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@mikelgs Personas vitamina horren pareko, bñ proiekzioari dagokionez?
Irakurria dakazu liburu hoi?
Porrumentzio (e)k Annie Ernaux(r)en Pasio hutsa irakurri nahi du

Pasio hutsa, Annie Ernaux
Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horretaz gain ez dut besterik egin.
Porrumentzio (e)k Marian Rojas Estapé(r)en Encuentra tu persona vitamina liburuaren kritika egin du
Clickbaita
3 izar
Izenburua anbiguoa da eta izaera batean sakonduko duela ematen du, baina orri gutxi batzuetan egiten du hori (hasieran eta bukaeran, clickbaita alegia).
Gauza interesgarriak ditu, jakina, baina kohesioa falta zaio liburuari. Terapeuta psikiatriko baten (psikologotik ere izango du) ohar dibulgatiboak dira, eta gehienetan ez da azaltzen zer zerikusi duen atal horrek bitamina pertsonekin.
Bestalde, ez zait gustatu teoria psikologiko batzuk guztiz egiazkotzat agertzen dituela, batez ere ni ez nagoelako horiekin ados.
Zer gustatu zaidan? - Hormona nagusi batzuen funtzioa oso ondo azaltzen du - Adibide asko jartzen ditu - Itxaropen mezua eta elkarrekiko maitasuna aldarrikatzen du
Porrumentzio (e)k Marian Rojas Estapé egilearen Encuentra tu persona vitamina irakurtzen amaitu du
Porrumentzio (e)k Marian Rojas Estapé(r)en Encuentra tu persona vitamina(r)i buruzko iruzkina egin du
Irakurtzen hasi berri naiz ta badu zerbait gustatzen ez zaidana: anekdotaz josia dago eta edukia ez dago oso sintetizatua, antza.
Bestalde, ez naiz gehiegi fio psikiatra den idazle honetaz, psikiatra delako. Baina gaia interesatzen zait, begi bistakoa zaidalako badaudela pertsona xinpleki onak, onura asko ekartzen dietenak ingurukoei.
Kortisolaz hasten da, alertaren hormonaz alegia, eta interesgarria suertatu zait. Azken bi urteetan, psikoterapian, horixe landu baitut, orain atzera begiratuta konturatzen naiz. Lehen kortisolez lepo bizitzera nengoen ohituta, beldurrez, adi(egi). Pentsatzen nuena analizatuta eta erabakita, emozioak eta erreakzioak aldatzea lortu nuen, edo behintzat jakitun izatea aldatu nitzakeela.
Ba ba omen dago psikologiako adar txikitxo bat erantzun biologiko positiboa deitzen dena. Kortisolean ordez beste hormona edo egoera lasaigarriago batzuetan bizitzea da haren funtsa, eta horretarako praktikan jartzeko esaldi bat eman zidan terapeutak, edozein unetan errezitatzekoa:
Ahoa listuz betetzen zait ura bezain arina eta atsegina Mugarik gabeko ___ behar dut eta geroz eta errazagoa …
Irakurtzen hasi berri naiz ta badu zerbait gustatzen ez zaidana: anekdotaz josia dago eta edukia ez dago oso sintetizatua, antza.
Bestalde, ez naiz gehiegi fio psikiatra den idazle honetaz, psikiatra delako. Baina gaia interesatzen zait, begi bistakoa zaidalako badaudela pertsona xinpleki onak, onura asko ekartzen dietenak ingurukoei.
Kortisolaz hasten da, alertaren hormonaz alegia, eta interesgarria suertatu zait. Azken bi urteetan, psikoterapian, horixe landu baitut, orain atzera begiratuta konturatzen naiz. Lehen kortisolez lepo bizitzera nengoen ohituta, beldurrez, adi(egi). Pentsatzen nuena analizatuta eta erabakita, emozioak eta erreakzioak aldatzea lortu nuen, edo behintzat jakitun izatea aldatu nitzakeela.
Ba ba omen dago psikologiako adar txikitxo bat erantzun biologiko positiboa deitzen dena. Kortisolean ordez beste hormona edo egoera lasaigarriago batzuetan bizitzea da haren funtsa, eta horretarako praktikan jartzeko esaldi bat eman zidan terapeutak, edozein unetan errezitatzekoa:
Ahoa listuz betetzen zait ura bezain arina eta atsegina Mugarik gabeko ___ behar dut eta geroz eta errazagoa zait lortzea¹
¹ Terapeutak esaten zidan oso garrantzitsua zela hitz horiexek erabiltzea, estudiatutako esaldia zelako, beraz, hementxe hark eman zidan bertsioa, gazteleraz: Mi boca se llena de saliva fluida y agradable como el agua Necesito _____ sin límites y cada vez me es más fácil conseguirla
Porrumentzio arpia49@bookwyrm.social erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@arpia49@bookwyrm.social Recién he empezado a leerlo y me está dando la misma sensación, que de alguna forma es relleno, poca síntesis y mucha anécdota. De todas formas, y con cierta desconfianza por el punto de vista psiquiátrico que puede que tenga la autora, me interesa leer sobre esto.